XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) merezimendurik aundiena bait da, naiz ainbeste eta ain naroki eta ain sakonki erromartua izan, bere NORTASUN ARRIGARRIA GALDU EZ IZATEA.

Kristo Zesaraugusto'ren agintzakoan jaio eta Tiberio'ren denboran il zala, gauza jakiña da.

Kristautasuna azkar zabaldu zala esan oi da.

Eta egia da.

Baiñan zabalkunde laister ori Sortaldeko lurretan izan zan.

Askoz geldiago zabaldu bait zan Sarkaldean ampsup7;) Ikus kristautasunaren zabalketari buruz, nere Apostoluen eta Martirien Denborako Eliza.

Noiz iritxi ote zan Euskalerrira gure folkloreak KIXMI izendatu zuan Kristo'ren Berri Ona?

Eta Kristo'ren Berri ona jasoz, noiz kristautu ote zan Euskalerria?

Oso goiz, I mendean bertan, batzuen ustez.

Oso berandu berriz beste batzuen iritziz:

Euskalerriaren kristautzea XII menderaiño atzeratzen dutenak bai bait dira.

XIII mendea ere aipatzen du edestilari españiar batek, ikusi dugun lez.

Bai batzuen eta bai besteen arrazoiak, mendez-mende Euskalerriko kristauketa aztertzerakoan ikusiko ditugu.

Saia gaitezen, korapillo zail, neketsu eta garrantzitsu onentzat al dugun aska-biderik zintzoena billatzen.

Danadala, erromatarrekin adiskidetasun paketsuan, bere inguruan eta baita bere baitan ere, uri bikaiñez orniturik, eta lenen maillako bide zabalez oparo gurutzaturik, ederki gertutua aurkitzen zan Euskalerria, bai beintzat gizarte-bizitzaren aldetik, Kristo'ren Berri Onaren etorrerako.

Ala ote zegoan bere erlijioaren aldetik ere?

Gizarte bizitzari dagokionez, pakean zegoan gure erria Julio Zesar'ek Akitania irabazi zuan ezkero.

Leenagokoak bait ziran Euskalerriaren egoaldean Sertorio'k Baskoien laguntzarekin Sila diktatorearen jarrailleen aurka izan zituan borrokak.